Zaratazarautz kolektiboak hiru kontzertu antolatu ditu larunbat iluntzerako: Bellum, Kremallera eta Burning Kross taldeek eskainiko dituzte emanaldiak, 21:30etik aurrera, Hiruputzu gaztetxean.
Bellum Getariako lagunez osatutako hirukotea da, eta post punk musika jorratzen dute bere abestietan. Kremallera Eskoriatzatik (Gipuzkoa) datorren punk taldea da, eta Burning Kross taldeak, berriz, HC punka D-Beat eukituarekin uztartzen du.