Zelai Ondo auzoko bolatoki berriaren lanak amaitu dituzte eta jada erabilgarri dago; Zelai Ondo Bol&Tok taldeko kideak badaramatzate hainbat arratsalde bertan jokatzen . Zarauzko Udaleko Herri Lan eta Kiroletako departamentuek elkarlanean landutako proiektua izan da, aipatu kirol taldeak hainbat urtez egindako eskariari erantzunez.
Udalak instalazioa gauzatu ahal izateko 320.410 euroko (BEZ barne) inbertsioa egin du, guztira. Horrela, aurrez zegoen bolatokia berritu eta estali dute, joko eremua baldintza klimatikoetatik babesteko. Era berean, harmailak ere jarri dituzte, bertan jokatzen diren txapelketak edo saioak eroso ikusi ahal izateko.