Zarauzko lau eskubaloi jokalari deitu ditu Euskal Selekzioak

Mireia Galarza Bastida 2024ko aza. 6a, 12:30

Paulo Ostolaza eskubaloi jokalaria. (Artxiboa)

Julen Eizagirre, Peru Iraeta, Oihan Etxeberria eta Paulo Ostolaza dira hautatuak, eta bihar jokatuko dute partida Txileren kontra, Bilbon.  

Euskal Eskubaloi Selekzioak Zarautz Kirol Elkarteko lau eskubaloi jokalari deitu ditu: Julen Eizagirre, Peru Iraeta, Oihan Etxeberria eta Paulo Ostolaza. 

Zehazki, bihar jokatuko dute partida Txileren aurka Bilboko La Casilla kiroldegian, 19:30ean hasita, eta bertan ariko dira lau zarauztarrak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide