Mari Mar Castrok argazki erakusketa zabalduko du etzi Torre Luzean

Intza Trula 2024ko azaroaren 6a

Mari Mar Castroren argazki batean, gizon bat eta haur bat uretan. (Utzitakoa)

Urtarrilaren 4ra arte egongo da ikusgai Zarauzko Argazkizale Elkarteko kidearen bilduma. Erakusketaren irekiera 18:00etan izango da.

Mari Mar Castro Zarauzko Argazkizale Elkarteko artistak argazki erakusketa berria zabalduko du etzi, ostirala, Torre Luzean. 18:00etan jarri dute hitzordua, eta herritar oro gonbidatu dute bertaratzera.

Bilduma bisitatzera joateko nahia dutenek urtarrilaren 4ra arte izango dute horretarako aukera, asteartetik igandera, 18:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide