Ostiralean egingo dute Gastrogauak egitasmoko lehenengo saioa

Intza Trula 2024ko aza. 5a, 16:00

Rockin Velvet. (Utzitakoa)

Hirugarrengoz antolatu du Zarauzko Ostalarien Elkarteak afariak eta zuzeneko musika uztartzen dituen egitasmoa. Datozen hiru ostiraletan egingo dute, eta Rockin Velvetek, Nuria Cullak eta Radio Rebeldek emango dituzte kontzertuak.

Bueltan da Gastrogauak egitasmoa, afariak eta zuzeneko musika uztartzen dituen egitasmoa. Antolatutako bi edizioek izandako arrakastaren ondoren, hirugarren urtez antolatu du Zarauzko Ostalarien Elkarteak ekimena, eta datozen hiru ostiraletan –hilaren 8an, 15ean eta 22an– jarri dituzte hitzorduak.

Ostalarien Elkarteak jakitera eman duen moduan, Rockin Velvet bikotearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da ostiral honetan Euromarren. Azaroaren 15ean, berriz, Nuria Cullak eskainiko du kontzertua Mandabiden. Azkenik, hilaren 22an, Radio Rebelderen txanda izango da Naparberrin.

Zuzeneko musikarekin girotutako afariez gozatu nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide