Beste behin ere, Iñaki Peña medikuak eskainita, Aurretiazko Borondateen Dokumentuari (ABD) buruzko hitzaldia izango da ostegunean, Antoniano aretoan. 18:00etan hasiko da hitzordua, eta euskaraz nahiz gaztelaniaz izango da.
Zarauzko Udalak eta Zarautz Herri Zaintzaileak taldeak antolatuta, bizitzaren amaieran eragina izan dezaketen erabakietan nola parte hartu, norberaren balio eta lehentasunak zeintzuk diren hausnartu eta norberak jaso nahi duen zaintza ereduei buruz hitz egingo dute.