'Dinamita, tuercas y mentiras' liburua aurkeztuko dute ostiralean Zazpi kultur aretoan

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 4a, 15:30

Gaizka Fernandez Soldevilla liburuaren egilea. (Utzitakoa)

ETAk 1974an Madrilgo (Espainia) Rolando kafetegian egindako atentatuaren historia jaso dute Gaizka Fernandez Soldevillak eta Ana Escauriaza Escuderok liburu batean. Haren aurkezpena egingo dute ostiral arratsaldean Zarautzen.

13 hildako eta 70 zauritu eragin zituen 1974an Madrilgo Rolando kafetegian jarritako bonbak. ETAk hasiera batean ezeztatu egin zuen bonba berak jarri zuenik, eta 2018ra arte ez zuen bere egiletza aitortu. 

Atentatu haren inguruko historia eta bizipenak jaso dituzte Gaizka Fernandez Soldevilla eta Ana Escauriaza Escuderok Dinamita, tuercas y mentiras. El atentado de la cafeteria Rolando liburuan. Argitalpena datorren ostiralean, hilaren 8an, aurkeztuko dute Zarauzko Zazpi Kultur Aretoan, 19:00etatik aurrera. Fernandez Soldevilla bera hurreratuko da Luisa Etxenike idazleak gidatuko duen aurkezpen ekitaldira. 

Saioa Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak eta Mario Onaindia Fundazioak antolatu dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide