Giza harremanak abiapuntu hartuta, Zebrak eta bideak liburua aurkeztuko du Nerea Loiola idazleak bihar, Donostiako udal liburutegian.
Aurkezpenean izango dira Uxue Razkin Ereingo editorea eta Loiola bera, 10:30ean hasiko den aurkezpenean. Zebrak eta bideak Loiolaren bigarren narrazio bilduma da, eta sei ipunez osatua dago. Ipuin horietako pertsonaiek aurrera egin beharko dute bizitzak ezarritako bidegurutzetan; "ezezagunera urratsak egin, emakumea eta animalia itzal-errebelazio binomioaren zokorik ezkutuenetan elkartzen diren lekuetara", dio sinopsiak.