World Vision Children's Choir taldeak kontzertua emango du gaur Frantziskotarren elizan

Intza Trula 2024ko aza. 4a, 14:30

World Vision ChildrenĀ“s Choir abesbatza kontzertu bat ematen. (World Vision ChildrenĀ“s Choir)

Nazioarteko Ahotsak zikloaren azken kontzertua izango da gaurkoa. 20:00etan hasiko da, eta sarrerak emanaldia hasi aurretik eskuratu ahal izango dira eliz atarian.

Hego Koreako World Vision Children´s Choir taldearen emanaldiarekin agurtuko dute gaur Nazioarteko Ahotsak zikloa. Hain justu ere, lehen aldia izango da Zarautzek Hego Koreako talde baten bisita jasoko duena.

Pasa den ostegunean eman zioten hasiera aurtengo Zarauzko Abesbatzak antolatutako zikloari, eta egunotan Indonesiako The Resonanz Children´s Choir abesbatza, Vilnius Bel Canto Choir taldearekin eta Suediako Storkyrkans Kammarkor ganbera abesbatza entzuteko aukera izan dute Frantziskotarren elizan.

Emanaldia 20:00etan hasiko da, Frantziskotarren elizan, eta sarrerak emanaldia hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira eliz atarian, 5 euroan; Zarautz Abesbatzaren lagunentzat, berriz, 3 euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide