Rock doinuak jarri dizkiote Nabasi eta Braulio taldeek Arraio Irratiko programazioko aurkezpenari

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 4a, 10:30

Rock kontzertuak izan ziren larunbat gauean Zarauzko Gaztetxean Arraio Irratiaren programazioko aurkezpenaren bueltan.

Nabasi talde zarauztarraren eta Braulio ondarrutarren kontzertuak izan ziren larunbat gauean Zarauzko Gaztetxean. Arraio Irratiko programazioko aurkezpena borobiltzeko antolatu zuten kontzertu bikoitz hau. 

Laukote zarauztarra izan zen taulara igotzen lehena. Duela egun gutxi, urriaren 22an, argitaratu duten Lahar diskoa aurkezteko parada izan zuen Nabasik bere herritarren aurrean. Zortzi abestiz osatzen da disko hau, eta bertan jasotako erritmo landuak zuzenekora eramaten asmatu zuten.

Braulio hirukote ondarrutarraren txanda izan zen jarraian. Aurtengo udan ateratako Bidai on bat da hauen azken lana, eta rockaren barruan aurki daitezkeen estilo anitzak entzun daitezke bere abestietan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide