Zarauzko abesbatzek, taldeek, txistulariek eta atabal jotzaileek kalejira egingo dute aurten ere azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean. Herriko txistu eta atabal jotzaileei deia luzatu diete kalejiran parte hartzeko, eta azaldu dute partiturak ostegun honetan eskuratu ahal izango direla Villa Mundako bigarren solairuan, 20:00etatik 22:00etara.
Kalejira aurrez prestatu ahal izateko, entsegu orokorrak izango dira azaroaren 19an eta 21ean. Santa Klarako aretoan elkartuko dira, 20:00etan.