Azaroaren 1a

Lorez eta kolorez bete dituzte hilerriak

Erredakzioa

Santu Guztien Egunean ohikoan den gisan, goizean goizetik jendearen joan-etorria etenik gabekoa da eskualdeko Urola Kostako hilerrietan. Lorez eta horien kolorez jantzi dituzte hilobiak, eta apain gelditu dira hilerriak.

Santu Guztien Eguna da gaur, eta ohikoa denez, Urola Kostako hilerrietan jendearen joan-etorria handia izan da goizean goizetik. Eguraldi ederra lagun, familiakoen eta lagunen hilobiak txukuntzeko eta lorez janzteko baliatu dute bisita askok, eta eguerdi parterako itxura apaina zuten hilerriek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide