Lau hamarkadatik gora euskalgintzan buru-belarri lanean aritu eta gero, erretiroa hartu berri du Iñaki Uria kazetari eta idazleak. Joan den astean iragarri zuen azken hemezortzi urteotan bere bigarren etxea izan den Hamaika Telebistako zuzendaritza kargua uzteko erabakia, eta jakinarazi zuen talde gazteago baten esku gelditzen dela proiektuaren gidaritza. Etapa berrira ohitzeko astirik gabe harrapatu du Gukastekak, eta orain arteko ibilbideaz, hemendik aurrerako asmoez, euskal hedabideek dituzten erronkez eta abarrez hitz eginarazi dio zarauztarrari.