Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta, Azaroaren 8an, Peruko Andeei lehen begiradak emanaldia eskainiko dute azaroaren 8an. Bertan izango dira Ander Bereziartua, Jon Gabirondo, Jon Zerain eta Xuban Zumeta.
Udara hasieran Peruko Andeetara egindako bidaiari buruz mintzatuko dira, hala nola, mendiaz, kulturaz eta lagun arteaz gozatu zutenaz. "Altuerara pixkanaka egokituz, Ishinka bailaran lehenengo astindua eman genion gorputzari. Baldintza onak eta gure ametsek bultzatuta, Alpamayu mendi famatua igoz borobildu genuen bidaia", azaldu dute mendizaleek.
Emanaldia Pagoeta Mendizale Elkartearen egoitzan izango da, 19:30ean hasita.