Zarautz Trik Jaialdiaren laugarren edizioa abenduaren 13an izango da

Julene Sorarrain 2024ko aza. 2a, 12:30

Iazko Zarautz Trik jaialdiko emanaldia. (Zarautz Trik)

Sarrerak dagoeneko eros daitezke Modeloko lehiatilan eta Kutxabank-en atari digitalean, 12 euroan. 

Zarautz Trik elkarteak antolatuta, Zarautz Trik Jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko dute datorren hilabetean. Oholtza gainean izango dira elkarteko ikasleak, 18:30ean hasita, eta ondoren Tapia eta Leturia Banden txanda izango da, 20:00etan.

Emanaldia abenduaren 13an eskainiko dute, Modelo aretoan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Sarrerek 12 euro balio dute eta Modeloko leihatilan eta Kutxabank-en atari digitalean eskuratu daitezke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide