'En tránsito, perdonen las molestias' antzezlana taularatuko dute bihar Modelon

Aritz Mutiozabal 2024ko urr. 30a, 16:00

'En tránsito, perdonen las molestias' antzezlana. (Ramon Albistur)

18:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doan eskuratu ahal izango da leihatilan, edukiera bete arte.

Zarautz Herri Zaintzaileak eta Euskadiko Komunitate Errukitsuen Sareak, Zarauzko Udalaren babesarekin, clown antzerki berezia antolatu dute biharko. En tránsito, perdonen las molestias ikuskizuna eskainiko dute, Esther Carrizo eta Araitz Bizkaik osatutako bikoak, Ramon Albisturren zuzendaritzapean. Heriotza trantzera hurbiltzeko ate bat zabalduko dute, sormenez beterikoa, baina modu lasaia neta harrigarrian.

Modelo aretoan taularatuko dute antzerkia, 18:00etatik aurrera, gaztelaniaz. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide