Maitena Usabiaga zarauztarrarekin bildu gara aste honetan Gukastekan. Psikologoa eta sexologoa da bera, eta urteak daramatza pertsonen arteko harremanak ulertzen eta lantzen. Hain zuzen ere, bikote harremanez sakon hitz egin du Intza Trula kazetariarekin.
Bideo-elkarrizketa GUKAsteka Zarauzko astekari digitaleko azken zenbakian dago ikusgai. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak.