Ezkiora eta Zumarragara joango dira Udaberriko bazkideak azaroaren 14an

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 30a, 10:37

Igartubeiti baserri museoa, Ezkion. (Wikipedia)

Igartubeiti baserria bisitatuko dute Ezkion. Izena emateko epea azaroaren 4an irekiko du Zarauzko jubilatuen elkarteak. 

Udaberri Zarauzko adinekoen elkarteko Kulturaz taldea irteera antolatu du bere bazkideentzako. Ezkiora eta Zumarragara joango dira Zarauzko adinekoak azaroaren 14an. 

Ezkion, Igartubeiti baserri museoa bisitatzeko aukera izango dute, eta bertan euskal baserriek denboran zehar izango duten eboluzioa eta bizimoduaren inguruko azalpenak jasoko dituzte. 

Jarraian, Zeraingo kartzela edo ziega ezagutuko dute. 1711. urtean eraiki zuten herri hartako udaletxearekin batera. 

Bazkaldu ondoren, Zumarragako Antiguako baseliza ezagutzeko parada izango dute.

Interesdunek azaroaren 4tik 8ra bitartean izango dute izena emateko aukera, Udaberriko bulegoan edo udaberrizarautz@gmail.com helbidera idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide