'Gurpilak' liburuaz mintzatuko da Eztizen Artola azaroaren 15ean Arranon

Intza Trula

Eztizen Artola, 'Gurpilak' eleberriaren idazlea. (Txalaparta)

Lerroarte literatura txokoak antolatutako saioa 18:30ean hasiko da. Sarrera doako izango da, edukiera bete arte.

Lerroarte literatura txokoak beste saio berria prestatu du azaroaren 15erako: hain zuzen ere, Eztizen Artolak Gurpilak liburuaz hitz egingo du egun horretan, 18:30ean, Arranon. Saioa doakoa izango da, aretoa bete arte.

Ume motxiladun baten bizipenak jaso ditu Artolak bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako sakabanaketan murgildu, eta orain arte literaturan kontatu gabeko espazio bati hitzak jarri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide