'Llamalo X' antzezlana, bihar Modelon

Intza Trula 2024ko urr. 29a, 15:30

'Llamalo X' antzezlana.

Emanaldia gazteleraz izango da, eta 20:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Llamalo X antzezlana ikusteko aukera izango da bihar iluntzean Modelo aretoan. Gazteleraz izango da, 20:00etan hasita, eta sarrera doan eskuratu ahal izango da leihatilan, edukiera bete arte.

Antzezlanak gure kulturan sortutako sexualitate femeninoarekin lotzen den ideiarekin hautsi nahi du. Obra amaitzean, mahainguru bat egingo dute gaiari buruz sentsibilizatzeko asmoz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide