Egun batez aurreratu dute urriko udalbatzarra; beraz, ostegunean egin beharrean, bihar egingo dute. Ohikoa den moduan, 19:00etan hasiko da osoko bilkura, udalbatzar aretoan.
Hori hala, zenbait dekreturen berri emango dute biharko saioan, eta horrez gainera, ondorengo bi gaiak aztertuko dituzte: alde batetik, dedikazioak eta horien ordainsariak, PSE-EE udal taldeak proposatutako aldaketa onartzea, eta bestetik, 2024-KALD-00018 kreditu aldaketa onartzea. Amaieran, eskari eta galderak egiteko tartea ere izango da.