Beste urte batez, Zarauzko surflarien arteko txapelketa herrikoia jokatu dute asteburuan. Lehia beti da lehia, baina halako kirol ekitaldietan lagunarteko giroa nagusitzen da, eta Ibon Imazen Oroimenezkoa ez zen salbuespena izan. Larunbateko Aritz Aranbururi egindako omenalditik hasi eta ondorengo legenden txandarekin jarraituz, herriko surflari onenek emandako erakustaldiarekin borobilduz.
Open mailan, Indar Unanue eta Nadia Erostarbe olinpikoa izan ziren garaile. Olatu ederrak menderatu zituzten, maniobra ikusgarriak eginez; Unanuek, gainera, hodi zoragarri bat egitea ere lortu zuen.
Oro har, hainbat kategoriatan jokatu zen txapelketa, eta hainbat sari banatu zituen Zarautz Surf Elkarteak atzo arratsaldean.
SAILKAPENA
Open mutila
1. Indar Unanue
2. Lander Davila
3. Iker Amatriain
4. Kenjiro
Open neska
1. Nadia Erostarbe
2. Ainara Aymat
3. June Erostarbe
4. Nahia Calderon
Master 40
1. Oier Illarramendi 'Matu'
2. Julen Elkoro
3. Patxi Caminos
4. Iker Lopetegi
18 azpi mutilak
1. Mateo Larraza
2. Markel
3. Eki Gonzalez
4. Oier Sanchez
Hakuna handiak
1. Ramon Aizpurua
2. Javier Artetxe
3. Felix Zulaika
14 azpi neskak
1. Kora Calderon
2. Itsaso
3. Aitane
4. Naike
Longboard mutila
1. Jon Garmendia
2. Ruby Palmboom
3. Oier Azpeitia
4. Ane
14 azpi mutilak
1. Jon Amostegi
2. Telmo Municio
3. Lukas Iribar
4. Kai Epelde
Alternatibo mutilak
1. Inaxio Illarramendi
2. Alex Amenabar
3. Andoni Dominguez
4. Borja
Body
1. Haritz Irureta 'Piru'
2. Jon Azkoaga
3. Oier Salas
4. Izei Lasa
SUP
1. Ugutz Carrera
2. Gartxi
3. Jimi Uria