Izeta VI.a, garaipenetik urrun Aizkorako Euskal Herriko Txapelketan

Julene Sorarrain 2024ko urr. 28a, 11:00

Aizkorako Euskal Herriko Txapelketako partaideak eta antolatzaileak, bukaerako talde argazkian. (Ibon Errazu)

Aiarrak ezin izan zuen Iker Vicente otsagabiarra gainditu, izan ere, 46 minutu eta 54 segundoko markarekin amaitu zuen lehia, bosgarren postua eskuratuz.

Aizkorako lehen mailako Euskal Herriko Txapelketako finalean aritu zen atzo Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a. Gasteizko Iradier Arenan lehiatu zen aiarra, beste bost aurkarien artean: Hodei Ezpeleta, Julen Gabirondo, Jokin Urretabizkaia, Joxean Etxeberria eta Iker Vicente, aurtengo txapelketako irabazlea.

46 minutu eta 54 segundoko markarekin amaitu zuen lehia Izeta VI.ak, sailkapenean bosgarren postua eskuratuz. Vicentek, aldiz, 35 minutu eta 39 segundoko denborarekin lortu zuen garaipena. Aiarrak lau bider irabazi du Euskal Pentatloia, eta txapelketako finalera iritsi arren, aizkolari gisa ibilbide luzea du aurretik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide