Karmele Ezenarro irristalariak Donostiako 15K Klasikoa irabazi du master mailan

Intza Trula 2024ko urr. 28a, 10:30

ZKE irristaketa taldeko kideak, atzo, Donostiako 15K Klasikoan. (ZKE Irristaketa taldea)

Atzo goizean jokatu zuten lasterketaren 27. edizioa, eta ZKE Irristaketa taldeko zenbait kidek parte hartu zuten. Karmele Ezenarro emakumezkoen master 60 mailan nagusitu zen.

Donostiako 15K Klasikoaren 27. edizioa jokatu zuten atzo. Hainbat modalitatetan parte hartzeko aukera izan zuten kirolariek: 5K eta 15K korrika, 15K patinetan eta 15K mugikortasun urria duten pertsonen modalitatean, hain zuzen.

ZKE Irristaketa taldeko kideek ez zuten hutsik egin hitzordura. Gainera, Karmele Ezenarro irristalaria dominarekin itzuli zen etxera, emakumezkoen master 60 mailan lehen postua eskuratuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide