Udal aurrekontuen harira, Alde Zaharreko eta Salbideko bizilagunekin bilera deitu dute

Zarautz Guka 2024ko urr. 26a, 16:30

GarbiƱe Oiarbide Ogasun eta Ekonomia zinegotzia azalpenak ematen, Vista Alegreko bileran. (Zarauzko Udala)

Auzoz auzoko azken bilera izango da, eta udalbatzar aretoan egingo dute, bizilagunen proposamenak jasotzeko. Horrez gain, postontzia erabiliz nahiz telematikoki ekarpenak egin daitezke.

2025eko udal aurrekontuak osatzeko, herritarren proposamenak jasotzen ari da Zarauzko Udala. Herritarrek ideiak helarazteko hainbat aukera dituzte horretarako; batetik, horretarako propio jarri dituzten postontziak erabiliz edota telematikoki;  eta, bestetik, udal ordezkariak auzoz auzo egiten ari diren bileretan.

Dagoeneko bilera guztiak egin dituzte, bat izan ezik. Hori astelehen honetan izango da, etzi, 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan, eta Alde Zaharreko eta Salbideko bizilagunak daude bertaratzeko gonbidatuta

Bien bitartean, postontziak ondorengo tokietan topatuko dituzte herritarrek: Vista Alegre auzo elkartean, Etxezabalan eta Portuetxen, Sanz Enean, Udal Euskaltegian, Azken Portuko Kristau Biltokian, Aritzbatalde kiroldegian eta Iñurritzako auzo elkartean. Telematikoki ekarpenak egin nahi dituztenek, berriz, partehartu@zarautz.eus posta elektronikora idatzi dezakete edo udalaren webguneko Parte hartu atalean sartu. Epea datorren ostegunean bukatuko da, urriaren 31n.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide