Gukasteka

Ane Arruti: "Arintze bat izan da bizipen propioetatik idaztea, erraza izan ez den arren"

Intza Trula 2024ko urr. 26a, 10:00

Bakarlari modura hasi zuen bere musikari ibilbidea Ane Arruti zarauztarrak, eta orain Keia taldea osatzen du beste hiru oñatiarrekin batera. Bere hastapenez eta disko berriaz mintzatu da elkarrizketan.

Ane Arruti musikari zarauztarra gonbidatu dugu aste honetan Gukastekako elkarrizketen saiora. Beste hiru oñatiarrekin batera osatzen du hark Keia taldea, eta duela egun gutxi kaleratu dute Zamalanak izeneko disko berria. Lan berrian entzun daitekeenaz hitz egiteaz aparte, bere hastapenak ezagutzeko aukera ere izan dugu elkarrizketan.

Bideo-elkarrizketa GUKAsteka Zarauzko astekari digitaleko azken zenbakian dago ikusgai. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide