ZKEk ezohiko batzarra egingo du azaroaren 7an

Intza Trula 2024ko urr. 26a, 09:00

ZKEek ezohiko batzarra egingo du azaroaren 7an. (ZKE)

ZKEren zuzendaritza-batzorderako hauteskundeetarako deialdia egitea da bilerako helburuetako bat. Kirol elkarteren egoitzan elkartuko dira: lehenengo saioa 19:00etan izango da, eta bigarrena 19:30ean.

Zarautz Kirol Elkarteak ezohiko batzarra deitu du azaroaren 7rako, eta bazkide guztiak deitu ditu bertan parte hartzera. Kirol elkartearen egoitzan bi saio egingo dituzte: bata 19:00etan hasiko da eta, bestea, 19:30ean.

Ezohiko batzarrean landuko dituzten gaien zerrenda honakoa da:

  • Zarautz Kirol Elkarteko zuzendaritza-batzorderako hauteskundeetarako deia egitea.
  • Hauteskunde-egutegia onartzea.
  • Hauteskunde Batzordea izendatzea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide