Pedro Almodovar zinema zuzendari entzutetsuak ingelesez filmatu duen estreinako filma da La habitación de al lado. Sigrid Nunez idazlearen Cuál es tu tormento eleberrian oinarrituta dago, eta luxuzko aktore taldea izan du ekoizpen prozesu osoan: Tilda Swinton eta Julianne Moore dira protagonista nagusiak, eta haiekin batera, John Turturro, Alessandro Nivola eta Juan Diego Bottok osatzen dute zerrenda.
Sinposiari dgokionez, Ingrid eta Martha oso lagunak izan ziren gaztetan. Biak aldizkari berean lan egiten zuten, baina Ingrid autofikzioko eleberrigile bihurtu zen eta Martha gerrako erreportari. Bizitzaren zirkunstantziek banandu egin zituzten, eta, urte askotan kontakturik izan gabe egon ondoren, berriz ere egoera batean aurkitzen dira, baina bitxiki gozoa.
Irailaren 2an estreinatu zen pelikula Veneziako 81. Nazioarteko Zinema Jaialdian, eta film onenaren Urrezko Lehoia irabazi zuen. Aurtengo Donostiako Zinemaldian ere ikusteko parada izan zen, Almodovarri Donostia saria eman zioten ekitaldian.
Urriak 25, ostirala
20:00. La habitación de al lado
Urriak 26, larunbata
19:15. La habitación de al lado
22:15. La habitación de al lado
Urriak 27, igandea
19:15. La habitación de al lado
Urriak 28, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. La habitación de al lado
19:30. La habitación de al lado
Urriak 29, asteartea
19:30. Saio originala: Crossing (jatorrizko hizkuntzan, azpi-idatziekin)