'Kontu kantari 3' haur antzerkia eskainiko dute igandean Modelon

Mireia Galarza Bastida 2024ko urriaren 24a

La Enana Naranjaren 'Kontu kantari 3' antzezlana. (La Enana Naranja)

Ma da antzezlaneko protagonista, eta oso lanpetuta dabilenez alaba amonaren etxean utzi du. Nanuk arretaz entzungo ditu amonak zimurren artean gordetzen dituen istorioak: Maruxi eta Erramun Joakin arbasoen kontakizunak.

La Enana Naranja antzerki taldearen eskutik, Kontu Kontari III, Zimurren artean kontukontari antzezlana eskainiko dute igande honetan, hilaren 27an, Modelo aretoan. 

Antzerkia Familian sortaren barruan kokatutako lana etxeko txikientzat zuzenduta dago, eta bertan, Ma izango da protagonista. Bera oso lanpetuta dabil azkenaldian, eta alaba amonaren etxean utzi du. Nanuk arretaz entzungo ditu amonak zimurren artean gordetzen dituen istorioak: Maruxi eta Erramun Joakin arbasoen kontakizunak.

Belaunaldi zaharrei egiten die omenaldia antzerki obrak, eta betiko euskal abestiak eskainiko dituzte, "txikienek ikasi eta nagusiek ahaztu ez ditzaten". 16:45ean hasiko da emanaldia, eta dagoeneko eskura daitezke sarrerak Modelo aretoan bertan edo tickets.kutxabank.es  webgunean. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide