'Miraren mendekua' liburua aurkeztuko dute bihar Nerea Loiolak eta Xuhar Epeldek Garoan

Intza Trula 2024ko urriaren 24a

Nerea Loiola eta Xuhar Epelde 'Miraren mendekua' liburuarekin. (Erein)

Ama-semeak elkarlanean idatzi duten eskapu liburuaren nondik norakoak azalduko dituzte, 18:30ean, Garoa liburu dendan.

Erein argitaletxearen babesean, Miraren mendekua haurrentzako eskapu liburua kaleratu zuten Nerea Loiolak eta haren seme Xuhar Epeldek. Bihar, 18:30ean, Garoa liburu dendan aurkeztuko dute lana; prozesuaren xehetasunak azaldu eta bertaratzen direnen galderak erantzungo dituzte.

Gaizki-ulertu bat tarteko, liburu honetako protagonista (irakurlea bera) abentura misteriotsu bezain arriskutsu batean murgilduko da. Aitona, basoa, enigmak eta troll bat; gai izango al da erabaki zuzenak hartu eta iraganeko minak sendatuz etorkizun berriak sortzeko?

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide