Azaroaren 22an eskainiko du Anarik kontzertua Zarautzen, eta hitzordurako hilabete falta bada ere oraindik, sarrera guztiak dagoeneko salduta daude azaldu dute antolatzaileek.
Giza zarata diskoa atera du aurten azkoitiarrak, eta hori aurkezteko hainbat herritan eskaintzen ari da kontzertuak, tartean Zarautzen. Modelon izango da emanaldia, 20:00etan hasita.