Giza eskubideen eta lurraren defentsarako emakumeak hitzaldia antoltau dute Emakumeen Etxean. Etzi, ostirala, 18:00etan jarri dute hitzordua, eta kolonbiako testuingurutik bakea eraikitzeaz eta lurra defendatzeaz hitz egingo dute bertan.
Nora Saldarriaga Forjando Futuros Fundazioko zuzendaria, Aleyda Gaitan Urabako lider komunitarioa eta Doris Eliana Antioquiako Unibertsitateko bakerako katedrako irakaslea izango dira hizlariak.
Bakearen aldeko Lankidetza Asanbladak antolatu du hitzordua, Zarauzko Udalaren, Zarauzko Emakumeen Etxearen, Zarautz Herri Zaintzailearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.