Natur Asteko hitzaldiak ikusgai jarri ditu Arkamurkak

Aritz Mutiozabal 2024ko urriaren 23a

Jon Garin Aranzadi zientzia elkarteko biologoaren hitzaldia.

Aitziber Sarobek, Jon Garinek eta Unai Ugaldek eskaini zituzten solasaldiak ikus daitezke osorik, hasieratik bukaerara arte, ondorengo ikus-entzunezkoetan.

Arkamurka Natur Elkarteak antolatuta, Zarauzko 45, Natura Astea ospatu zuten aurreko astean. Orain, egitasmoan bertan eskaini zituzten hiru hitzaldi ikusteko aukera jarri dute elkarteko kideek haien webgunean; eta Zarauzko Gukak ere abagune hori eskaini nahi die erabiltzaileei.

Ikusgai ziren saioak honako hauek dira: Aitziber Sarobe Arkamurkako bazkideak eskainitako Landare exotiko inbaditzaileak hitzaldia; Jon Garin Aranzadi zientzia elkarteko biologoaren Mikroklima: mikrohezegune sarea Gipuzkoan krisi klimatikoaren aurrean solasaldia; eta Hegalaburra gatibu: Getarian jartzeko asmoa duten bezalako hegalabur-haztegiak mintzaldia, Unai Ugalde biologoaren eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide