Punk musikaren zaleek galdu ezinezko hitzordua dute ostegunean Hiruputzu gaztetxean. Zaratazarautz kolektiboak gonbidatuta, Frantziako Chien Flic eta Getariak Onlifly taldeak gaztetxeko oholtzara igoko dira zuzeneko emanaldi bana eskaintzera, 20:30etik aurrera.
Datorren asteartean, hilak 29, beste bi talderen txanda izango da. Ordukoan, Bartzelonako Dominacion eta Goierriko Kiratxa punk taldeek eskainiko dute kontzertu bana Hiruputzu gaztetxean. 20:30etan hasiko da astearteko jaialdia ere.