Urtetako zabortegiko azken obren inguruko informazio bilera egingo dute bihar

Aritz Mutiozabal 2024ko urr. 22a, 11:00

Urtetako zabortegia (UKUE)

Urola Kosta Udal Elkarteak deitu du bilera biharko, 20:00etan, Urteta auzoko elkartean. Herritar oro gonbidatu ditu bertan parte hartzera.

Urtetako zabortegian egindako azken obren inguruko xehetasunak azaltzeko informazio bilera egingo du Urola Kosta Udal Elkarteak (UKUE). Bihar iluntzean jarri dute hitzordua, 20:00etan, Urtetako auzo elkartearen lokalean, eta herritar guztiei zuzenduta dago.

Bileraren helburua da zarauztarrak obren egoeraz informatzea, baita sor daitezkeen zalantzak argitzea ere. Oro har, proiektuaren xehetasun eguneratuak eta obren hurrengo faseei buruzko informazioa emango dituzte.

Zabortegiaren garapenak komunitatean duen eragina aztertzeko interesa duten pertsona guztiei parte hartzeko deia egin die UKUEk. Azalpen gehiago nahi dutenek 943-89 08 08 telefono zenbakira deitu dezakete edo harrera@urolakosta.eus helbide elektronikora idatzi. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide