Oraindik eros daiteke 'Don Pasquale' opera ikusteko sarrerak

Aritz Mutiozabal 2024ko urr. 22a, 09:00

'Don Pasquale' opera.

Bilboko Euskalduna jauregian izango da ikuskizuna, eta sarrerak Modelon eskuratu dezakete herritarrek.

Gaetano Donizettiren Don Pasquale opera ikusteko aukera izango da larunbat honetan, 19:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian. ABAO Bilboko Operaren eta Zarauzko Udalaren arteko elkarlanari esker, operarako sarrera eta Bilborako joan-etorria egiteko txartela eskuratu ahal izango dituzte zarauztarrek.

Modelo aretoko txarteldegian eskuratu daitezke, 53 euroan. Interesa dutenek azkar ibili beharko dute sarreren kopurua mugatua baita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide