Zarautz Abesbatza Kantabrian izango da asteburuan

Mireia Galarza Bastida 2024ko urr. 21a, 17:00

Zarautz Abesbatzaren 40. urteurreneko kontzertua. (Jabi Gonzalez Toston)

Ez da lehen aldia Zarautz abesbatzak herri horrekin harremana duela. Izan ere, 2019ko maiatzaren 18an, Kantabriako Voces de Alfoz abesbatzarekin elkartrukea egin zuen talde zarauztarrak, eta haiek Zarautzen izan ziren kontzertua eskaintzeko.

Zarautz Abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, hilak 26, Alfoz de Lloredonen (Kantabria, Espainia). San Martin elizan izango da hitzordua, 19:30ean hasita.

Ez da lehen aldia Zarautz abesbatzak herri horrekin harremana duela. Izan ere, 2019ko maiatzaren 18an, Kantabriako Voces de Alfoz abesbatzarekin elkartrukea egin zuen talde zarauztarrak, eta haiek Zarautzen izan ziren kontzertua eskaintzeko. Hurrengo urtean, 2020an, Zarauzko taldea bertara joatekoa zen, baina ezin izan zuen joan COVID-19 birusagatik. 

Zarautz abesbatzako kideek adierazi dutenez, goizean goiz irtengo dira herritik, eta inguruak ezagutzeko ere aprobetxatuko dute asteburuko bidaia. "Ez da geratuko Zarautz Abesbatza pasatzen den tokirik kanturik gabe", gehitu dute. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide