ZOZKETA

Zarautz Gukak 'Kontu Kontari 3' saioko sarrerak zozkatuko ditu

Aritz Mutiozabal 2024ko urr. 21a, 12:30

'Kontu Kantari 3: Zimurren artean kontu kantari'.

Datorren igandean izango da emanaldia, 16:45etik aurrera, Modelo aretoan.

Familia guztiari zuzendutako Kontu Kantari 3: Zimurren artean kontu kantari txontxongilo ikuskizuna izango du La Enana Naranja konpainiak igande honetan, urriaren 27an, 16:45etik aurrera, Zarauzko Modelo aretoan.

Zarautz Gukak, Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukako bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek ondorengo estekan eman behar dute izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide