Ruben Vitoriak lortu du Espainiako Txapelketako olatu onena

Aritz Mutiozabal 2024ko urr. 21a, 11:30

Ruben Vitoria surflaria sariarekin (A Coruña King of the Bay)

9,25ko puntuazioa eman zioten epaimahaikideek, eta, hala, Tito Fariña Trofeoa eskuratu du A Coruñan (Galizia).

Open mailako Espainiako Surf Txapelketa jokatu dute asteburuan A Coruñako badian (Galizia), eta atzo, final nagusian, Andy Criere eta Lucía Machado nagusitu ziren. Ruben Vitoria zarauztarra ez zen azken txanparaino iritsi, baina txapelketa dotorea jokatu duenez, sari eta guzti itzuli da etxera.

Txapelketako olatu onenaren Tito Fariña Trofeoa jaso du zarauztarrak, 9,25 puntuko olatu bat mendean hartu ondoren. Fariñaren lagun Chicho Torreiro surflari coruñar mitikoaren eskutik jaso zuen oroigarria, non momentuak omenaldi kutsua ere izan zuen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide