Euskal Herriko harrijasotzaile txapelketa irabazi du Ainitze Zumetak

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 20a, 18:00

Ainitze Zumeta Bi harri txapelketan.

Mungian (Bizkaia) jokatu zuten larunbatean txapelketa, eta harrijasotzaile zarauztarrak txapela jantzi zuen 5.412,5 kilo igo eta gero. 

Ainitze Zumeta harrijasotzaile zarauztarrak beste garaipen bat gehitu du bere palmareserako. Duela hilabete batzuk, abuztuan, Uliako harriarekin marka berria ezarri zuen. Orain, Euskal Herriko txapela gehitzeko aukera izan du.

Euskal Herriko harrijasotzaile txapelketa jokatu zuten atzo Bizkaiko Mungia herrian, eta nagusitasunarekin jantzi zuen zarauztarrak irabazlearen txapela. 75 kiloko harri zilindrikoa, 62,5 kiloko kubikoa eta pisu bereko harri esferikoa igo behar izan zituen. Zilindrikoarekin 28 altxaldi egin zituen Zumetak, 23 kubikoarekin eta 30 esferikoarekin. Guztira, 5.412,5 kilo altxa zituen Zarauzkoak, bigarren egin zuen Estefania Etxebestek baino 337,5 kilo gehiago. Azken lau urteetako irabazle izan den Karmele Gisasola mallabitarra hirugarren sailkatu zen. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide