Goizean goiz ekin diote zarauztarrek Kuadrilla Egunari. Eguraldia lagun, haur, gazte eta nerabeentzako jarduerak antolatu dituzte egun berezi hau ospatzeko. Kuadrillek usai ederraz bete dute Musika plaza, izan ere, beren paellak sukaldatzen hasi dira lehiaketan parte hartzeko. Jarraian ez da falta izan herriko bazkaria, aurretik sukaldatua dastatzeko.
Salbiden gaztetxoek ere disfrutatu dute. Erraldoi txikiekin jolastu dira, eta trikitilarien laguntzarekin, kalejira egin dute auzoan zehar abestuz eta dantzatuz. Arratsaldean ere jarraituko du festak. Salbiden kamixetak margotzeko tailerra egingo dute, 17:00etan hasita. Musika plazan nahiz Munoan, hainbat musika emanaldi eskainiko dituzte, hala nola, elektrotxaranga eta gaueko DJ saioak. Hemen kontsultatu daiteke egitaraua.