Udalak bat egin du Nazioarteko Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunarekin

Mireia Galarza Bastida 2024ko urr. 19a, 14:30

Udal ordezkari eta herritar batzuk, udaletxe kanpoan. (Zarauzko Udala)

Udaleko ordezkari nahiz hainbat herritarrek zapi arrosa jantzi dute nazioarteko eguna dela eta.

Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaurkoa, urriaren 19a. Hori dela eta, Zarauzko Udalak bat egin du Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearekin, eta argazkia atera dute udaletxe parean, zapi arrosa jantzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide