Beste urte batez, Ibon Imazen omenezko surf txapelketa herrikoia egingo dute hurrengo asteburuan, hilak 26 eta 27an. Ohi bezala, Desertu Txikian elkartuko dira parte hartzaileak bi egunetan zehar surfaz gozatzeko asmoz, eta izena eman nahi dutenek dagoeneko badute horretarako aukera.
Zehazki, Zarauzko Surf Elkartearekin jarri beharko dute harremanetan herritarrek, zse@zarauzkosurfelkartea.com posta elektronikora idatzita. Maila ezberdineko hainbat lehia jokatuko dituzte txapelketaren barruan, eta horietako bakoitzean parte hartzeko inskripzioak 15 euro balio du.