Bihar amaituko da Natur Astea, Merkatu plazako erakusketekin

Intza Trula 2024ko urr. 19a, 10:00

2022ko Natur Astean antolatu zuten erakusketa. (Juan Luis Romatet)

Onddoen erreinuaren inguruko erakusketa, Perretxikoen erakusketa, Hezeguneen erakusketa eta Landare inbaditzaileen erakusketa prestatu dituzte. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo dira zabalik erakusketak, Merkatu plazan.

Arkamurka Natura elkarteak antolatuta, 45. Natur Astea ospatu dute Zarautzen astelehenetik hasita. Adituek eskainitako hainbat hitzaldiz gozatzeko aukera izan dute egunotan Arkamurkaren lokalean, eta bihar agurtuko dute astea, hainbat erakusketekin.

Goiko solairuan Onddoen erreinuaren inguruko erakusketa ikusi ahal izango da; behekoan, berriz, Perretxikoen erakusketa, Hezeguneen erakusketa eta Landare inbaditzaileen erakusketa. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo dira zabalik erakusketak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide