'La infiltrada' filma ikusgai, datozen egunetan Modelon

Intza Trula 2024ko urr. 19a, 09:00

Haurrentzako eskainiko duten filma Transformers one izango da, igandean, 16:45ean.

Helduentzako La infiltrada eta haurrentzako Transformers one filmak emango dituzte gaurtik hasi eta igandera bitartean Modelo aretoan. Gaurtik hasi eta asteartea bitartean ikusi ahal izango da La infiltrada; Transformers one igandean soilik emango dute, 16:45ean.

Arantxa Etxebarria zine zuzendariaren proiektua da La infiltrada. Carolina Yuste, Luis Tosar, Víctor Clavijo, Nausicaa Bonnín, Iñigo Gastesi, Diego Anido, Pepe Ocio aktoreek parte hartzen dute thriller generoko film honetan, eta horrela dio sinopsiak: "Hainbat urtez ezker abertzaleko giroetan ETA talde terroristaren beste jarraitzaile bat bezala infiltratu ondoren, polizia-agente batek bilatzen zuena lortzen du: ETA berarekin harremanetan jartzea, hain zuzen. Bere pisuan bi etakide hartu behar ditu atentatuak prestatzeko. Une horretatik aurrera, bere bizitzako misio zailena hasiko da; nagusiei informazioa ematea, bi terroristekin bizi den bitartean. Terroristek zerbait sumatzen badute, ez dute zalantzarik izango eta hil egingo dute".

Trnasformers one, berriz, Josh Cooley zuzendariaren animaziozko filma da. Optimus Prime eta Megatronen jatorriaz sekula kontatu ez den istorioa kontatzen du.

Bihar, larunbata

  • 19:15. La infiltrada.

Etzi, igandea

  • 16:45. Transformers one.
  • 19:15. La infiltrada.

Urriak 21, astelehena, ikusleen eguna

  • 17:00. La infiltrada.
  • 19:30. La infiltrada.

Urriak 22, asteartea

  • 19.30. La infiltrada.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide