Hiru kontzertu bihar Hiruputzun, Lege Berria kolektiboaren eskutik

Intza Trula 2024ko urr. 18a, 17:00

Ibon Rg eta Enrike Hurtado emanaldi bat eskaintzen. (Eitb)

Ibon Rg eta Enrike Hurtado igoko dira lehendabizi oholtzara, eta Agirrezabalagak, Simonek eta Vega triok egingo dute ondoren. Amaitzeko, From artistak girotuko du gaztetxea. 21:30ean hasiko da lehen emanaldia, eta sarrerak Hiruputzun bertan salduko dituzte, zortzi euroan.

Lege Berria kolektiboak antolatuta, hiru emanaldiz gozatzeko aukera izango da bihar Hiruputzu gaztetxean, 21:30ean hasita: hain zuzen ere, Ibon Rg eta Enrike Hurtado igoko dira lehendabizi oholtzara, eta Agirrezabalagak, Simonek eta Vega triok egingo dute ondoren. Amaitzeko, From artistak girotuko du gaztetxea.

Sestaotik (Bizkaia) etorriko dira Ibon Rg eta Enrike Hurtado, eta ahotsa ardatz duen elektronika esperimentala entzun ahal izango da beraien emanaldian. Agirrezabalaga, Simon eta Vega trio, berriz, Bilbotik datoz. Gitarrarekin eta momentuko efektuekin jolasten dute kontzertuetan. From artistak flamenkoa eta punk estiloa ikuspegi pertsonal batetik lantzen du.

Sarrerak kontzertuaren aurretik salduko dituzte Hiruputzun bertan, zortzi euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide