Triatloi txikiari buruzko xehetasunak eman dituzte

Mireia Galarza Bastida 2024ko urr. 17a, 15:30

Iazko triatloi txikia. (Guka)

Alebin mailako gaztetxoen proba 10:00etan hasiko da, eta benjaminena, aldiz, 11:30ean. Orduerdi lehenago joan beharko dute, euren materiala boxeetan sartzeko. 

Aurten ere egingo dute triatloi txikia Zarautzen, eta antolakuntza taldeak horri buruzko xehetasunak eman ditu. Alebin kategoriako neska-mutilak izango dira proba egiten lehenengoak. Horregatik, LH 5. eta LH 6. mailakoak euren bizikletak, kaskoak, kamisetak eta zapatilak boxeetan 09:30ean hasiko dira sartzen, eta 10:00etan hasiko da proba. Hogeiko taldeetan sartuko dira igerilekuan eta 100 metro egin beharko dituzte igeritan, 1.000 metro bizikletan eta, azkenik, 500 metro korrika.

Benjaminak, LH 3 eta LH 4. mailako gaztetxoak, 11:00etan hasiko dira trasteak boxeetan sartzen eta lehengo taldea 11:30 aldera hasiko da igeri egiten. Ikasle horiek 50m egingo dituzte igeri, 750m bizikletaz eta 300m korrika.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide