Festa egiteko aukera izango da bihar Zarautzen, Kuadrilla Egunaren aitzakian. Zarauzko Udalak bilera irekien bitartez prestatu du haur, gazte zein helduentzako egitaraua, Haize-Orratz gaztelekuko ordezkariekin, Ludotxo ludotekako ordezkariekin, Txipristin eta Bugi Bugi aisialdi elkarteko kideekin lankidetzan.
Besteak beste, bazkariak, lehiaketak, erraldoiak, puzgarriak eta musika emanaldiak izango dira egunean zehar. Honakoa da egitaraua:
Egitaraua:
HAURREN GUNEA. Salbideko parkean. (4 - 12 urte)
- 12:00. Erraldoi txikiak eta kalejira (4-8).
- 16:00. Karetak margotzeko tailerra (4-8).
- 16:30. Puzgarriak (9-11).
- 17:00. Kamixetak eta karetak margotzeko tailerra (9-11).
- 19:30. DJ Anersote (9-11, Gaztelekua).
NERABEEN GUNEA. Lege Zaharren enparantzan.
- 12:30. Paella lehiaketa eta bazkaria.
- 16:30. Puzgarriak, henna tailerra eta ginkana.
- 19:30. Ginkana finala.
- 21:30. Dj Davila eta DJ Javi.
GAZTEEN GUNEA. (+16 urte)
- 10:30. Goitibehera jaitsiera (Vista Alegre).
- 11:30. Puzgarriak (Munoa).
- 12:00. Paella lehiaketa (Musika plaza).
- 14:30. Bazkaria eta ondoren bingo musikatua (Musika plaza).
- 18:30. Skapaie elektrotxarangie (kaleetan zehar).
- 20:30. 3ttu erromeria (Musika plaza).
- 23:00. Xiberoots (Munoa).
- 00:30. DJ Eromena (Musika plaza).
- 02:00. DJ Bon (Musika plaza).