Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, Zinemaren historia saioko laugarren atala emango dute gaur Photomuseum argazki eta zinema museoan. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.
Laugarren atal hau 30. hamarkadan oinarritzen da, genero handietan eta europar zinemaren suspertzean, hain zuzen.