Zarauzko Kalapiek bilera deitu du arratsalderako

Aritz Mutiozabal 2024ko urriaren 16a

Azken Portu auzoko bidegorria. (Kalapie elkartea)

Saio irekia izango da, eta 18:00etatik aurrera egingo dute, Haize Orratz gaztelekuan.

Kalapie hiri txirrindularien elkarteak talde bat sortu zuen ekainean Zarautzen, eta hainbat helburu zehaztu zituen, batik bat, bizikleta garraiobide gisa erabilpenaren alde aritzeko, bizikletaren erabilera sustatzeko eta erabiltzaileen interesak zein segurtasuna defendatzeko. Erronka horiek aurrera eramateko aipatu taldea hilero biltzen da Haize Orratz gaztelekuan; urrikoa gaur arratsaldean egingo dute,18.00etan.

Bilerak irekiak dira eta edonork har dezake bertan. Gaurko saioan herriko bizikletaren egoerari buruzko azterketa landuko dute, eta bizikletaren erabilera errazteko zenbait erakunde publikoei eskaerak egitea.

Zarauzko taldeak, besteak beste, beharrezkoa ikusten du bidegorrien sarea, bizikletentzako aparkalekuak, sarbidea eta garraio publikoarekiko intermodalitatea hobetzea, lapurreten aurreko segurtasuna, eta orokorrean autoei hirian espazioa kentzea eta mugikortasun jasangarria eta aktiboaren alde apustu egitea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide